Elkarretaratzea, haurreskolek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 25a, 00:00
Haurreskolak Patzuergoko langileek elkarretaratzea egin zuten, Plaza Berrin.

Haurreskolak Patzuergoko langileek grebara jo zuten astelehenean eta hiru eguneko greba egin dute. Besteak beste, azaldu dute proiektua «kolokan» ikusten dutela, Hezkuntza Sailak ez dituela beraien eskaerak aintzat hartzen. Halaber, haurreskoletako langileen baldintzak hobetzea ere eskatu zuten, koronabirusak eragindako pandemiak «okertu» egin dituelako.

 
Guztiagatik, elkarretaratzea egin zuten Plaza Berrin, asteartean, «Haurreskoletan negoziazioa orain!» lemapean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!