Greba haurreskolek, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00

Hiru egunetan egingo dituzte aldarrikapenak: hilaren 22an, 23an eta 24an. Hernaniko eta Astigarragako Haurreskolek bat egingo dute. 

Haurreskolak Patzuergoko langileek hainbat mobilizazio eta greba deitu dituzte azken hilabeteotan. Azaldu dutenez, izurriak «okertu» egin ditu hezitzaileen baldintzak. Salatu dute abenduaren 22an izandako Mahai Negoziatzailean haurreskoletako Gerenteak eta Hezkuntza Sailaren ordezkariek haurreskoletako proiektua eta 0-3 ziklorako EAEn dagoen eskaintza publikoa babesteko neurriak planteatu beharrean, «kolokan» jarri zituela. 

Horregatik guztiagatik, grebara joko dute datorren astean. Hiru egunez egingo dituzte aldarrikapenak: otsailaren 22an, 23an eta 24an. Hernaniko eta Astigarragako haurreskolek bat egin dute grebarekin. 

Eskakizun hauek egin dituzte: doakotasuna, hezkuntza zerbitzua unibertsala eta familia guztientzako eskuragarria izatea; integrazioa, umeen beharrak erdigunean kokatuko dituen eskaintza publiko integrala ematea; lan hitzarmen berria negoziatzeko bidea zabaltzea, hain justu, akordioak eta lan hitzarmena errespetatzea eta betetzea; eta, azkenik, langileen egonkortasuna bermatzea, kalitateko zerbitzua ematea. 

Elkarretaratzea Hernanin

Hori guztia salatzeko kontzentrazioa egingo da asteartean,  Plaza Berrin, 17:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!