Eremu gorrian ez dauden udalerrien arteko joan etorriak baimenduta, gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 15a, 00:00

Zona gorrian ez dauden udalerrien arteko joan etorriak baimenduta daude, gaurtik.

Udalerrien itxiera perimetralak bere horretan segituko du, baina mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko, gaurtik. 

Pasa den ostiralean, goizeko bederatzietan elkartu zen Labi aholku batzordea. Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi zuen, indarrean dagoen dekretuan aldaketak egingo dituztela, «mugakide diren udalerrien arteko mugimenduak baimentzeko». Mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Udalerrien itxiera perimetralari eutsiko bazaio ere, baimenduta egongo da udalerrien artean mugitzea kasu hauetan: lehiaketa profesionala edo erdi profesionala egiten duten taldeen entrenamenduetarako eta lehiaketetarako; eremu gorrian ez dauden udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira, halaber, kirolari federatuen lehiaketa eta entrenamenduetarako, eskola kiroleko entrenamenduetarako, eta gimnasio, kirol klub edo kiroldegietako ikastaro edo jardueretan parte hartzeko. 
Neurri berriak gaurtik sartuko dira indarrean, eta jakinarazi dute  gutxienez martxoaren 5era arte egongo direla indarrean.
423 Covid-19 kasu berri atzeman zituzten atzo (24 orduetan) eta positiboen tasa % 4,8an dago orain. Datuak hobetzea lortu du berriro EAEk, intzidentzia tasa baxuena baitzen atzokoa.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!