Ondoko herrietara mugitu daiteke astelehenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 12a, 14:32

LABIren erabakiaren arabera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien itxiera perimetralak bere horretan jarraituko du, baina mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Neurri berriak astelehen gauean sartuko dira indarrean, eta gutxienez martxoaren 5era arte egongo dira indarrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!