Bertso musikatuak bihar, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 12a, 00:00

Eli eta Manex Pagola, Ereñotzun eskaini zuten kontzertuan.

Bihar emanen diote hasiera Goizuetan, otsaileko eta martxoko kultur agendari. Bertso musikatuen emanaldia izanen da, Eli eta Manex Pagola ereñotzuarren eskutik, arratsaldeko 18:30etan udaletxeko ganbaran. Lehenago Ereñotzun eta Hernanin aritu ondoren, Goizuetan aurkeztuko dute anai-arrebek Bertso musikatuak diskoa, Eliren bertsoei Manexek musika jarrita, arratsaldea alaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!