AZKEN ORDUKOA

Ostalaritza bihartik aurrera irekita

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 9a, 14:24

Euskadiko Auzitegi Nagusiak onartu egin du ostalaritza-sektoreak gune gorrian establezimenduak ixtearen aurka aurkeztutako errekurtsoa. Abenduaren 10eko dekretuan ezarritako neurriekin ireki daitezke eta orain Eusko Jaurlaritzak bost egun dauzka helegitea jartzeko. Taberna, sagardotegi eta jatetxeek bihartik aurrera ateak zabaldu ditzazkete. 

Berriz irekitzeko aukera ezarri arren, Jaurlaritzak onartutako dekretua indarrean dago oraindik; beraz, hainbat neurri bete beharko dituzte: hala nola 20:00etan ixtea, edukiera erdira murriztea, mahaietan eseritako pertsonen arteko distantziak bermatzea, mahai bakoitzeko lau pertsona esertzea, eta barran ezin kontsumitzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!