Bedeinkapenak gaur, Astigarragan eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 7a, 00:00

Gaur egingo dituzte Kandelaria eta San Blas egunetako kandela eta elikagaien bedeinkapenak, Astigarragako Andre Maria elizan eta Ereñotzuko San Antonion; eta baita Floridako San Jose Langilean ere, Hernanin. Goizeko 10:00etan izango da Ereñotzun, 10:30etan Astigarragan, eta 11:00etan Floridan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!