Abian da, Adizkinator aplikazioa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 00:00

Euskaldunei eta euskalduntze prozesuan daudenei zuzendutako doako aplikazioa aurkeztu berri dute.

Euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa martxan da. Euskaldunei eta euskalduntze prozesuan daudenei zuzendutako doako aplikazioa da. Euskaltzaindiak euskera baturako onartu dituen adizki laguntzaile eta trinko guztien modu neutroak ez ezik, aditzak forma alokutiboak ere eskaintzen ditu. Erabiltzaileek aditzak jokatu eta bilatzeko aukera izango dute modu erraz eta azkar batean.

Halaber, Adizkinator aplikazioaren egilea, euskerako irakaslea da. Tresna hau ikasleen beharrei erantzuteko sortu zuen 2020garren urtean eta aurten kaleratu du.

 

Helburuak

Hainbat helburu ditu, euskerazko aplikazio honek, hala nola, bilatu nahi den aditzaren forma berehalakotasun haundiz lortzea. Horretarako, gainera, adizki guzti-guztiak (hikako alokutiboak eta trinkoak barne) bildu dira eta bilaketa bidea erraztu da terminologia egokituz.

Aplikazioa jendearengana heltzeko, zabalkunderako bideo bat dago eskuragarri, «bideoak fikziozko istorio bat kontatzen du, Joxean hiztun gaixoaren bizimodua, aditzik gabe bizitzea zein gogora den erakutsiko diguna...». Hementxe ikusgai, aipatutako bideoa: https://labur.eus//AdizkinatorBideoa

 

Google Playen, eskuragai

Euskerazko aplikazio hau, Google Play dendan dago eskuragai, eta aipatu moduan, doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!