2020 eta 2021. urte hasiera, ezohikoa izaten ari da pandemia dela eta. Udako jai guztiak bertan behera geratu ostean, Kalderero eta Inauteriei hurrengo urte arte agurtzea suertatu zaigu. Zartagin hotsak, jantzi koloretsuak eta kalean zehar entzuten den musika alde batera utzi beharko da, oraingoan.
Baina hala ere, hurrengo urtean Kaldereroak gogotsu itzuliko dira, Urumea bailarako herriak alaitu eta festa giroa zabaltzeko asmoz.
Inauteri desberdinak aurten
Inauteriak bertan beran geratuko direnez, Hernaniko Urumea eskolak, hauek ospatu ahal izateko plana pentsatu du. Urtero LH3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek txupinazoan hartzen dute parte eta gainerakoak, ikastetxe bertan aritzen dira.
Aurten aldiz, denek eskola barnean ospatuko dute. Haur hezkuntzako ikasleak, pailazoz, elur panpinez, urpekariz eta pijama festaz jantziko dira. Berriz, LHko ikasleek nahi duten bezala mozorrotuko dira eta desfile moduko bat antolatuko da, talde burbuilak errespetatuz.