Erremontea

Etxarri eta Zubiri goizuetarrak 40-19 galduta ez dute modu onenean hasi Oriamendi Torneoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 00:00

Zalduak ostegunean ez zuen irabazi Segurolarekin.

Urrutia II eta Aizpuru III.ak erraz irabazi zieten lehenengo partiduan eta puntu negatiboa dute sailkapenean. Osteguneko beste partiduan Goikoetxea V eta Labakak 40-39 garaitu zituzten Segurola eta Zaldua I.a.

Goikoetxea V-Labaka eta Urrutia II-Aizpuru III bikoteak izan ziren Oriamendi Torneoko bigarren jardunaldiko irabazleak. Jaialdiko bigarren partidan Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak erraz gainditu zituzten Etxarri eta Zubiri goizuetarra, 40-19. Bi bikoteak lehenengo partida zuten txapelketan.

Zubirik beraz ez du hasi txapelketa nahi eta behar bezala. Hasiera batean bi multzotan zeuden banatuta bikoteak eta emaitza hau benetan zen txarra, baina azkenean multzo bakarrean daude sei bikoteak eta denak denen aurka jokatu beharko dute lehenengo fasean, bost partidu osatu arte. Honek esan nahi du, emaitza txarra izanagatik ez dela erabakigarria eta akatsa zuzentzeko aukerak dituzte Etxarri eta Zubiri bikoteak. Puntu negatiboa dute, baina ez daude kanporatuak, ez eta gutxiagorik ere.  

Jaialdiko lehen partiduan Goikoetxea V-Labakak Segurola eta Zaldua I.ari irabazi zieten, azken hauek asteartean lehen partidua irabazi eta gero. 

Segurola eta Zaldua I.a Oriamendi Torneoko ligaxkan lider daude sei punturekin, baina bi partidu jokatu dituzte eta beste bikote denak norgehiagoka gutxiago dituzte sailkapenean. Sei puntu dituzte, bigarren postuan daude lau punturekin berdinduta Urrutia II-Aizpuru III eta Goikoetxea V-Labaka. Punturik gabe, ez dutelako partidurik jokatu, laugarren daude Mirubia eta Martirena eta puntu negatiboa dute Zaldua II-Larrañaga eta Etxarri-Zubirik. 

Labaka erabakigarria aurreneko partiduan eta Aizpuru nagusi bigarrengoan

Osteguneko lehenengo partidua oso berdindua izan zen. Partida polita izan zen eta Labaka gorrien artean eta Segurola urdinen artean nabarmendu ziren. Partidu bikaina jokatu zuten eta aurrelari urdinak 22 tanto egin zituen eta 19 tanto atzelari urdinak Zaldua I.a menderatuz.

Bigarren partiduan ez zen historiarik izan. Aizpuru III.a jaun eta jabe izan zen, Urrutia II lagun zuela. Urrutiak 11 tanto egin zituen eta 21 tanto eta akats gutxi egin zituen Aizpuruk. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!