Omenaldi xumea Joxe Mari Auzmendiri, 'Mundu berri bat guztiontzat' proiektuarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 00:00

Urtarrilaren 23ko argazkia, Mundu berri bat guztiontzat proiektua aurkeztu zuten Hernanin. Argazkia: Ibai Arrieta

Pasa den hilabetean Joxe Mari Auzmendi omendu zuen Bizipoza elkarteak, proiektu berri batekin.

Urtarrilaren 23an, Joxe Mari Auzmendi omendu zuen Bizipoza elkarteak Hernanin antolatu zen aurkezpenean. Bertan esku artean duten Mundu berri bat guztiontzat proiektua azaldu zuten, bertako artistei erreferentzia eginez, eta proiektuko abestiak aurkeztuz. 
Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiko heziketa egitasmoko kidea eta Bizipozak taldearen sortzailea, pasa den urtean hil zen. Hau omentzeko asmotan, proiektua Hernanin aurkezteaz gain, Xabier Zabalak konposatu dituen hamabi abestien artean azkena berari zuzenduta doa, hau da, Joxe Mari Auzmendiri. 

Bizipoza eta ongizatea,  helburu 
Bizipoza elkartea, irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmo bat da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede nagusia. «Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratuz». Elkartearen izenak dioen moduan, bizipoza du misioa: «hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek transmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da poztasunaren misioa». 

Mundu berri bat guztiontzat, kantu eta bideoklip proiektua 
Urtarrilaren 23an aurkeztu zuten Hernanin, Mundu berri bat guztiontzat kantu eta bideoklip proiektua. Eta proiektu hau, Bizipoza elkarteko 11 elkarteentzako ekoiztutako lana da, 34 euskal sortzaileekin elkarlanean egina, hain justu. 
Proiektu hau, 12 abestik osatzen dute, eta 11 bideoklip ere badaude. Guzti hauek CD eta DVDan bilduta daude entzungai eta ikusgai. Hortaz gain, liburuxka formatuan, eta elkarteen ilustrazio banarekin, bakoitzaren deskribapena, ipuintxoa (sarrera) eta abestien letrak topatuko dira bertan. 

Joxe Mari Auzmendiri, omenaldia 
Joxe Mari Auzmendiren omenez, 12garren abestia sortu dute Euskal Herriko hainbat sortzailek Amets bat eskuetan. Izan ere, Joxe Mari Hik Hasiko kidea eta Bizipozako talde eragileko kidea izan zen, eta 2020garren urtean hil zen. Berak sortutako letrarekin egin dute abestia. 
Eta aipatutako artista eta sortzaileen artean, Xabi Solano ereñotzuarra dago, eta Maite Larburu hernaniarra. Hauez gain, beste hainbat. 12 kantuen konpositorea Xabier Zabala izan da. 

CDak eta DVDak,  Elkarren salgai
Bizipoza elkarteak sortutako Mundu berri bat guztiontzat proiektuko CD eta DVDak salgai daude, Elkar liburu dendatan, 15 euroren truke. Elkarren, webgunean ere badago aukera hauek erosteko, hementxe zehazki: https://labur.eus/Buv2O.

Bizipoza elkarteak, hainbat modu eskaintzen ditu, nahi duen oro laguntzaile izateko. Eta horretarako lau motatako harpidetzak dauzka: lehena boluntarioa da,  honekin, «norbanakoak bakoitzaren denbora eskaintzea» lortu nahi da. Bigarrena, babesle norbanakoa da, «bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa eginez». Hirugarrena, babeslea, enpresa edo erakundea izatea, hau da, «bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa eginez edo Bizipozarekin batera proiektu zehatz bat elkarlanean aurrera eramanez». Eta azkenik, laugarren eta azkena: bazkidea. «Bizipoza Elkarteko bazkideek urtean kuota bat ordaintzen dute oinarrizko beharrei erantzuteko. 

Beraz, edonola ere, Bizipoza elkarteari lagundu nahi izanez gero, webgunean eman daiteke izena, esteka honetan sartuz: bizipoza.eus.

«Bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoak egin daitezke, Bizipoza elkargunea laguntzeko»  

 

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT PROIEKTUKO ABESTI ETA ARTISTAK

-Aukerak eta zu (Oporrak Bakean)
HITZAK: Aner Euzkitze
AHOTSAK: Aitor Gorosabel Garai eta Miren Narbaiza Martiartu

-Piraten indarra (Aspanogi-Aspanovas elkarteak)
HITZAK: Amaia Agirre Arrastoa
AHOTSA: Eñaut Elorrieta

-Hemen gaude (Hiru Hamabi elkartea)
HITZAK: Julio Soto Ezkurdia
AHOTSAK: Enrique Villarreal Armendariz “El Drogas” eta Oihana Fernandez Iturri

-Bizitza da gorputza, askatasuna bihotza (Gehitu elkartea)
HITZAK: Bihotz Gorospe
AHOTSAK: Yogurinha Borova, Bihotz Gorospe

-Orbainen azpian ( Bihotzez elkartea)
HITZAK: Nerea Ibarzabal Salegi
AHOTSA: Xabi Solano Maiza

-Amigo (Biak Bat elkartea)
HITZAK: Leire Bilbao Barruetabeña
AHOTSAK: Mikel Urdangarin Abasolo eta Anabel Arraiza

-Haizearekin jolasean (Aspanif elkartea)
HITZAK: Unai Iturriaga Zugaza Artaza
AHOTSAK: Gari eta Josu Zabala

-Bi(h)urritasun (Seaskako Integrazio batzordea)
HITZAK ETA AHOTSAK: Amets Arzalluz Antia eta Maddalen Arzallus Antia

-Maskorraren ipuina (Ulertuz elkartea)
HITZAK: Miren Amuriza
AHOTSA: Aiora Renteria (Zea Mays)

-Zatoz gure kerara! (Kale Dor Kayiko elkartea)
HITZAK: Arkaitz Estiballes Ormaetxea
AHOTSA: Itziar Ituño Martinez

-Bizipoza auzolan (Bizipoza elkartea)
HITZAK: Igor Elortza Aranoa
AHOTSAK: Aitor Gorosabel Garai, Miren Narbaiza Martiartu, Andoni Tolosa Goikoetxea, Maite Larburu, Enrique Villarreal Armendariz “El Drogas”, Oihana Fernandez Iturri, Aiora Renteria (Zea Mays), Gari, Josu Zabala, Igor Elortza Aranoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Eñaut Elorrieta, Anabel Arraiza, Mikel Urdangarin Abasolo, Itziar Ituño Martinez, Yogurinha Borova, Xabi Solano Maiza, Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!