Joan den astean ekin behar zion Aritz Zubiri goizuetarrak, Oriamendi Txapelketari; baina hezetasunagatik, atzeratu egin zen partidua. Hori horrela, gaur jokatuko du aurreneko partidua, Etxarrirekin bikotea osatuta, Urrutia II eta Aizpuru III aurrean dituztela. Hori ez da izango atzeratutakoa, dena den; bigarren jardunaldikoa baizik. Atzeratu zena, aurrerago jokatuko dute. Beste partidu bat ere izango da jokoan gaur: Segurola eta Zaldua, Goikoetxea V eta Labakaren kontra. Segurola eta Zaldua asteartean nagusitu ziren, Zaldua II eta Larrañagaren kontrako partiduan (40-23). 21-19ko emaitzarekin ekin zioten partiduari, erdizka geratu baitzen aurreko ostegunean, hezetasunagatik.