San Blas eguneko bedeinkapenak, parrokian gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 3a, 00:00

Atzo kandelekin egin bezala, elikagaiak bedeinkatuko dituzte gaur, San Blas egunez, San Joan Bataiatzailea parrokian. Goizeko 09:00etako elizkizunean izango da hori. Aldiz, igandean egingo dituzte, bateko zein besteko bedeinkapenak, Astigarragako Andre Maria elizan (10:30), Ereñotzuko San Antonion (10:00), eta Floridako San Jose Langilean (11:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!