Ohikoak dira, teknologia berriez ari garela, 4G edota 5G sareei buruz entzutea. Baina zertaz ari gara? Hori argitzeko, hitzaldia antolatu du KZguneak, internet bidez: 1G, 2G, 3G... Zer dira? Euskeraz eskainiko dute gaur, 19:00etatik 19:30etara; eta gaztelaniaz ostegunean, ordu berean. YouTubeko KZguneTIC kanalean izango dira ikusgai biak. Hitzaldi gehiago eskainiko dituzte otsailean zehar.