Kandelaria eguneko bedeinkapenak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 2a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izango dira kandela bedeinkapenak, San Joan Bataiatzailean. Bihar elikagaienak, San Blas egunez. 

Kandelaria eguna da gaur, eta ohi bezala, kandelen bedeinkapenak egingo dituzte Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokian, arratsaldeko 19:00etako eukaristian. Bihar, berriz, elikagaiak bedeinkatuko dituzte, San Joan Bataiatzailean bertan, goizeko 09:00etako mezan.

Astigarragan, ordea, datorren igandean egingo dituzte bi bedeinkapenak, kandelena zein elikagaiena, Andre Maria elizan, goi­zeko 10:30etako mezan.

Eta egun berean egingo dituzte bi bedeinkapenak, baita ere, Ereñotzuko San Antonio elizan eta Floridako San Jose Langilean. Ereñotzun, 10:00etan egingo dute; eta Floridan ondoren, 11:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!