Urtarrilerako egitarau zabala antolatu du Astigarragako Gaztelekuak. Hamaika ekintza eta egiteko aukera izan dute astigartarrek eta giro ederra izan dute gazteek eta hezitzaileek. Hori horrela, hilabeteari amaiera borobila emateko asmotan, Gazte talent saioa antolatu dute gaurko egunerako. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko dute egitasmoa eta gainerako dinamika guztien antzera, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.