Meza egingo da, Kandelaria eta San Blas egunetan

Kronika - Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 31

Asteartean eta asteazkenean Kandelaria eta San Blas eguna izango dira, hurrenez hurren. Hori horrela, bailarako herrietan meza izango da. Goizuetarrek gaur egingo dute Kandelaria eta San Blas eguneko bedeinkazioa, 12:30etan Elizan. Hernanin, aldiz, asteartean ospatuko dute Kandelari eguna 19:00etan San Joan Bataiatzailea parrokian; eta hilaren 3an, berriz, San Blas eguna, goizeko 09:00etan parroki berean. Ereñotzun eta Floridan otsailaren 7an egingo dute bedeinkazioa. Eta, azkenik, astigartarrek hilaren 7an egingo dute, goizeko 10:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!