Nafarroako Gobernuak 14 egunez luzatuko du, otsailaren 11ra arte, taberna barnean kontsumitzeko debekua

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 30a, 00:00

Otsailaren 11ra arte luzatu du Nafarroako Gobernuak, ostalaritzako establezimenduen barnean kontsumitzeko debekua. Hortaz, ezin izango dute kafetegi, ostatu zein jatetxeen barnealdean kontsumitu, kanpoko terrazetan izan ezik. Gabonetan koronabirusaren tasek behera egin ondoren, gorazko norabidea hartzen ari dira eta hori izan da debeku hau luzatzeko arrazoi nagusia (100.000 biztanleko 486 kasu 14 egunetan). Hala ere, Santos Indurain kontseilariak adierazi duenez, datu epidemiologikoaren bilakaeraren arabera berrikusiko dituzte neurriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!