Bihar amaitzen da Euskararen Ginkanan izen emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 30a, 00:00

Herritarren artean hizkuntzarekiko sentiberatasuna eta euskeraren erabilpena sustatzeko martxan da Euskararen Ginkana.

Jada martxan da Euskararen Ginkana, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskeraren erabilpena sustatzeko asmoarekin. 7garren edizio honetan, izena emateko azken eguna bihar da. Horretarako, www.euskararenginkana.eus webgunean sartu eta beheko galdetegia bete behar da. 
2021a modu dibertigarri eta positiboan hasteko proposamen batekin dator aurtengo Euskararen Ginkana, «lagun artean ondo pasatzeko eta euskararen alde erabiltzeko 3000 euro irabazteko aukera luzatuz». 


Ekoguneak, euskeraz eta euskerarekin dibertitzeko antolatzen dituen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana, eta 7.edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazio lanak. 


Helburua, euskara sustatzea 
Herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskeraren erabilpena sustatzea da helburu nagusia, «horretarako gainera, gai zehatz bat aukeratzen da, eta burutu beharreko frogak, gai horri lotutakoak izango dira».

Parte hartzeko, aukera mordoa 
Parte hartu dezakete, lagun koadrilak, mintza taldeak, guraso eta ikasle taldeak, jai batzordeak, aisialdi taldeak, euskaltegiko taldeak, eta beste hainbat taldek.

4 aste, 4 proba eta 4 sari
Lau astetako ekimena izango da Euskararen Ginkana, eta datorren asteazkenean emango zaio hasiera, hain justu. Martxoaren 3ra arte iraungo du. Martxoaren 20ean, final haundia jokatuko da gainera. 


Lau probez osatutako lehiaketa izango da, eta online burutuko dira. Astero proba bat egingo dute parte hartzaileek, eta online ikusiko dute zer egin beharko duten, euskararenginkana.eus webgunean sartuz. 


Puntu gehien dituzten lau taldeak, martxoak 20ko final haundira pasako dira. Talde finalistek eramango dute sari bana gainera. Sari potoloena, 3000 eurokoa da, euskeraren alde egin nahi duten asmo hori burutzeko «mendi irteera bat euskaltegiko lagunekin, euskeraren egun bat antolatu herrian...». 

Bihar, apuntatzeko  azken eguna
Bihar da izena emateko azken eguna, eta 16 urtetik gora dituzten 4 -6 laguneko taldea osatu behar da, euskararenginkana.eus webgunean sartu eta bertako galdetegia bete beharko dute. Horrez gain, talde  bakoitzak bideo labur bat grabatu beharko du, bi minuturen bueltakoa, «taldearen aurkezpena eginez eta sariarekin babestu nahi duen hori azalduz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!