Goizuetara eta Aranora bisita gaur, Liburutegi Ibiltariak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 09:40

Arratsaldeko 14:30etan iritsiko da Goizuetara, eta 16:00etan egingo die bisita aranoarrei. Liburuak edo DVDak eskatzeko azkeneko aukera dute herritarrek, goizean zehar.

Gaur eginen du urte berriko aurreneko bisita Liburutegi Ibiltariak, Aranora eta Goizuetara. Arratsaldeko 14:30etan iritsiko da Goizuetara, eta ordubetez egonen da bertan, 15:30ak arte.

Ondoren egingo die bisita aranoarrei, eta 16:00etan iritsiko da bertara. Ordu erdiz egonen da haiekin, 16:30ak arte.
 
Liburuak eta DVDak hartuta iritsiko da Harkaitz Delgado, Leitzako liburuzaina, bi herrietara. Baina zehazki liburu edo pelikularen bat nahi duenak, oraindik eskatu dezake, goizean zehar, whatsappez idatzita 617 385 882 telefonora, edo emailez biblilei@navarra.es helbidera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!