Pelota

Txapelketa gehiago martxan, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Eskuz banakako txapelketak jokatuko dituzte frontoian eta trinketean, Gipuzkoan eta Nafarroan, egoerak baimentzen badu. 

Profesionaletan ez ezik, afi­zio­na­tu mailan ere martxan zegoen txa­pelketa bat edo beste, dagoeneko; eta aste honetan gehituko zaizkie gehiago, Nafarroan zein Gipuzkoan, eskuz zein palaz, eta frontoian zein trinketean. Betiere, osasun egoerak hala baimentzen duen bitartean.

Gipuzkoan, aste ho­netan hasi dute Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Eskuz banakako eta pa­leta argentinarreko lehiarekin ekin dio, eta tartean izango dira bailarako pelotariak ere: Gurutzealde eta Mujika astigartarrak, eta Alegria, Urdanpilleta, Martin, Jara, Labaka eta Alvarez hernaniarrak.
Asteburu honetan hasiko da, baita ere, lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa, frontoian, eskuz banaka. Eta horretan, bailarako pelotari gehiago ariko dira: Astigarragako Goñi, Exposito, Lizeaga anaiak, Loidi eta Santxez; eta Hernaniko Salaberria, Arluziaga, Iturbe, Arizmendi, Etxarri, Apaolaza, Oiartzabal, Uitzi, Altuna, Elizazu, Urkizu, Arabaolaza eta Manterola.

Eta Nafarroan ere ekingo dio­te eskuz banakako lehiari, ha­mar goizuetar tartean direla: Alsua, Larin, Aranberri, Zurutuza, Garmendia, Sagardui, Legarreta, Salaberria, Narbarte eta Aranberri. Arozenak eta Zelarainek, aldiz, binakako txapelketarekin jarraituko dute gaur.

Olaizolak eta Salaberriak, bihar hitzordua Bilbon

Profesional mailan, berriz, laugarren jardunaldiko partidua izango dute Aimar Olaizolak, Binakako Txapelketa Nagusian; eta Iker Salaberriak, Promozio mailakoan. Bilbon ariko dira, bihar arratsaldeko 17:00etan ha­­sita: Beñat Rezustarekin ariko da Olaizola, Altuna III eta Mariezkurrena IIren kontra; eta Oier Etxebarriarekin jokatuko du Salaberriak, Larrazabal eta Eskirozen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!