'Mairu baratzetan' kantu berria plataforma digitalean, hilaren 29an

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Olatz Zugasti hernaniarrak, Mairu baratzetan izeneko abesti berria sortu du, eta plataforma digitalean egongo da, urtarrilaren 29tik aurrera.

Kantu berri bat atera du Olatz Zugasti hernaniarrak, Mairu baratzetan izenekoa hain justu. Abesti hau, entzungai egongo da datorren asteko ostiralean plataforma digitalean.

 

Aranora, aitonaren herrira itzuli da Olatz abesti honekin

Hernaniarrak dio, kantu honekin Aranora, hau da, aitonaren herrira itzuli dela, «mairu baratzetara joateko asmoz eta handik, aurre-kondairatik berari dei egitera. Bidean oroitzapenak harrapatu dute, soinu, usain, nerabezaroko zentzukoitasun, menditar eta hiritarren arteko berezko harremana, antzina eta gaurkotasuna bat eginda guztia une batean, guztia kantu batean».

Kantuko esaldi bat ere goraipatu du Olatzek:  Oihu egingo dut mairu baratzetan, entzuidazu berriro, zure oihartzun hunkituak bil nazan matekiro. Beraz, datorren ostiraletik aurrera, Mairu baratzetan, entzungai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!