Eukaliptoaren gaiarekin komikia, Eñaut Aiartzaguenak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Kronikak aurreko larunbatean argitaratu zuen erreportajean oinarrituta, komikia osatu du
Eñaut Aiartzaguena Bravo marrazkilari iurretarrak, eta sare sozialetan partekatu du.

Eukaliptoak ingurumenean, eta Urumea bailaran zehazki, daukan eraginaren inguruan, erreportajea argitaratu zuen Kronikak, aurreko larunbatean: «Zer gertatuko litzateke, Tilosetako tiloak moztu eta eukaliptoak landatuko bagenitu bertan?».

Erreportajeak izan du oihartzuna, eta bailaratik kanpo ere zabaldu da; Iurretara (Bizkaia) iritsi da, behintzat. Izan ere, Kronikaren erreportajean oinarrituta, eukaliptoaren inguruko komikia osatu du Eñaut Aiartzaguena Bravo marrazkilari iu­rretarrak, eta sare sozialetan ar­gitaratu du. Ezkerrean dago­en hau da, hain justu, komikia.

Ingurumenarekin lotutako beste hainbatetan bezala, Iñaki Sanz-Azkue biologo her­na­nia­rra­­ren ekarpenarekin landu zu­en erreportajea Kronikak, eta Arturo Elosegi Landare-Biologia eta Ekologia katedradunarekin, ere hitz egin zuen. Hernaniko Udaleko Ingurumen Saileko arduradunen eta Ereñotzuko alkatearen ikuspegia eta kezkak ere jaso zituen Kronikak, erreportajean. Irakurgai dago, osorik, kronika.eus web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!