Eskualdeko pertsona langabetuak kontratatzeagatik dirulaguntzak emango dituzte Beterri-Burutzako Udalek. Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzei Laguntzeko deialdiaren baitan aurreikusitako dirulaguntzak 168.000 eurokoak izango dira. Dirulaguntza horien xedea da Beterri-Buruntza eskualdeko enpresek langabezian diren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak merkatu arrun tean kontratatzea erraztea.
Programa horretan sartzeko aukera izango dute 2020ko uztailaren 1tik aurrera eginiko kontratuek. Kontratuen gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa izango da, eta edozer kontratu modalitateren bidez formalizatu ahalko da, prestakuntzarako eta ikasteko kontratua izan ezik. Kontratuak lanegun osokoak izango dira edo %50eko lanaldi gutxiengoarekin. Kontratuetan diruz lagundu daitekeen denbora tartea deialdiaren esparruaren barruan egon beharko da, 2021eko ekainaren 30era arte.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu diren oinarri arautzaileetan kontsulta daitezke zehaztapen guztiak.
Eskaerak, berriz, Andoaingo Udalera zuzendu beharko dira. Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten udalek sinaturiko Lankidetza Hitzarmenean ezarritakoari jarraiki, Andoaingo Udala izango baita adierazitako hitzarmena sinatu duten udalen ordezkaria.
Edozein zalantzaren aurrean Astigarragako enplegu sailera zuzendu daiteke kontsulta: enplegu@astigarraga.eus edota 943 50 57 00 telefono zenbakira.