Liburutegi ibiltaria hilaren 28an bueltatuko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 20a, 00:00

Urte berriarekin berriro ere liburutegi ibiltaria martxan jarriko da. Urtarrilean, hilaren 28an, Aranora eta Goizuetara etortzea dago aurreikusita. Goizuetan 14:30etatik 15:30etara egonen da eta Aranon 16:00etatik 16:30etara. Gogoan izan aurretik liburu edo DVDren bat eskatu nahi izanez gero aukera dagoela 617 385 882 telefonora whatsappa bidalita edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!