Hernaniko Alaia hortz-klinikak 15 urte bete ditu gaur. Teknologian inbertsio handia egin du urte horietan guztietan, eta hori izan da beren hazkunderako zutabea. Pazienteei asistentziaren kalitatea, tratamenduen arrakasta, erosotasuna eta denbora hitzorduetarako tarte laburragoak eskaini nahi dizkiete, bisita atsegina izan dadin. Horregatik, punta-puntako tresneria, teknologia berriak eta aparatu berritzaileak erabiltzen dituzte bertako profesionalek. Besteak beste hauexek dira: batetik, aho barruko Itero eskanerra, hortzen inprimaketa digitalak egiteko; eta, bestetik, X-Guide kirurgia nabigatua, inplanteak gaur egun dagoen modurik zehatzenean jartzeko. Gaur egun gutxi dira aurrerapen horiek dituzten klinikak eta Alaia da horietako bat.
Kirurgia nabigatuko inplantologian dira adituak, aldez aurreko plangintza digitalarekin, emaitza erosoagoa eta seguruagoa lortzen dutelako. Ortodontzia-mailan, Invisalign lerrokatzaile ikusezinen sistema eskaintzen dute, abangoardiako tratamendu pertsonalizatua, harrera aparta izaten ari dena. Gainera, odontologia orokorra ere egiten dute; alegia, protesi finkoa, mugikorra eta periodontzia. Hortzetako estetika ere funtsezkoa da Alaian, eta hortzak zuritzea da tratamendu izarra, gero eta gehiago eskatzen baita. Eta, horrekin batera, klinika Eusko Jaurlaritzaren PADI programari atxikita dago, 7 eta 15 urte bitarteko adingabeei zuzendua.
Hori horrela, Alaian doitasunez jarraitzen dituzte odontologia modernoaren prozedura guztiak, eta zorroztasun handienarekin eta arrakastaren ehunekoarekin eskaintzen dituzte tratamenduak. Halaber, COVID-19aren kontrako protokolo zorrotzak zehaztu dituzte, klinika leku segurua eta babestua izateko.
Alaia sortu zenetik ahalegin eta esfortzu handia egin dute 7 odontologoek, 3 higienistek eta auxiliarrek proiektua aurrera eramateko, eta emaitzak oso positiboak izan dira. Alaia taldeak eta bertako pazienteek familia handi bat osatzen dute gaur egun, eta guztiek helburu bera dute: aho-hortzetako osasuna eta estetika. Gainera, hortz-klinikan formakuntza handiko profesionalek egiten dute lan, eta beren xedea da pazienteei gertuko arreta eskaintzea, horiek gustura sentitzeko. Beren ezaugarri nagusietako bat da bezeroei entzutea eta behar duten edozein zalantza edo kezka argitzea. Horrekin batera, tratamenduaren prozedura pausoz pauso azaltzen diete, profesionala eta pazientea erosoago egoteko.
Etorkizunerako helburua zein den argi dute: aho-hortzen osasunean eta estetikan espezializatutako zentroa izatea. Hain justu, Alaia osasun arloan erreferentziazko zentroa izaten jarraitzea da beren nahia; eta, horrez gain, pazienteek aho-osasuna zaintzea eta premia hori belaunaldi berriei helarazi nahi diete. 15 urte hauek erakutsi diete beren balioek eta ideiek funtzionatzen dutela, eta berrikuntza guztiak klinikan izaten ahaleginduko dira, orain arte egin duten bezala.
