Badmintona, txangoa eta karaokea, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 16a, 00:00

Astigarragako eta Hernaniko gaztelekuek hainbat egitasmo prestatu dituzte, gaur eta bihar egiteko.

Urte berriaren hasierarekin batera, jarduera zerrenda berri eta potoloa dator. Hernaniko eta Astigarragako gaztelekuek egitasmo berriak antolatu dituzte, astean zehar eta asteburuetan aurrera eramango direnak.

 

Hernaniko gaztelekuaren proposamenak

Hernaniko gazteek, asteburuaz gozatzeko, hainbat jardueretan parte hartu ahal izango dute. Gaur, arratsaldeko 16:30etan, Badmintona praktikan jarri eta probatzeko aukera dute, kiroldegian. Bihar, aldiz, Santa Barbarara mendi buelta antolatu dute. Bestalde, urtarrilak 19, asteartean merienda osasungarrien inguruko tailerra egingo da, Biteri Kultur etxean. Asteazken eta ostegunean, hilak 20an, mahai jolasak landuko dira arratsaldeko 17:00etan Biterin eta 21ean, Zu protagonista! tailerra antolatu dute. Honetan, otsailean egin nahi diren jarduerak  proposatu ahal izango dituzte gazteek,  eta  Plaza feministan izango du leku.

 

Astigarragako gaztelekuak ere, egitasmo luzea du

Gaur, Sexu buzoia tailerra antolatu dute Astigarragako gaztelekukoek. Honetan, gazteek sexuaren inguruan dituzten zalantzak galdetu eta aholkuak jaso ahal izango dituzte. Tailer hau, egun osoan zehar landuko da. Bihar aldiz, karaokea antolatuko dute eta hau ere, egun osoan zehar egingo da. Astean zehar berriz, urtarrilak 19an zehazki, mahai jokoetan aritzeko aukera izango dute gazteek, eta urtarrilak 20etik 22ra (asteazkenetik ostiralera) Lagunki saioa egingo da. Asteazkena eta ostegunean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da eta ostiralean, berriz, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!