Bailarako bi parte hartzaile, 'Conquis'en

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 13a, 00:00

Astelehenean eman zitzaion hasiera hain ezaguna den El Conquistador del Caribe saioaren 17garren edizioari, eta bailarako bi parte hartzaile daude. 

Urtea hastearekin batera, astelehenean Euskal Herrrian oso ezaguna den El Conquistador del Caribe programari eman zitzaion hasiera. 
Aurtengoa 17garren edizioa izango da, eta Urumea bailarako bi parte hartzaile daude; goizuetarra bat, eta astigartarra bestea. 

Bailarako bi  parte hartzaile 
Goizuetarra, Jon Zabaleta da, 30 urte ditu, eta Yocahu talde gorriko partaidea da.  Jon Zabaletari Beko ezizenarekin deitu ohi diote, eta suhiltzailea da. 
David Garcia berriz astigartarra dugu, 37 urte ditu eta El Conquistador del Caribeko talde gorriko partaidea izango da, goizuetarrarekin batera. Montadore mekanikoa da astigartarra, kick boxing eta oztopo lasterketak ere egiten ditu.
Beraz, ikusteko dago oraindik noraino helduko diren, Urumea bailarako bi parte hartzaile hauek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!