B2 eta C1 azterketak prestatzeko aukera, Hernanialdeko AEKk

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 12a, 00:00

Oporren bueltan, martxan dira euskara ikasteko ikastaro berriak, Hernanialdeko AEKren eskutik. Dirulaguntzak %100ekoak izan daitezke. 

Urte berriarekin batera, Hernanialdeko AEKk, eskaintza berriak jarri ditu herritarrengan. Izan ere, B2 eta C1 mailako ziurtagiria prestatzeko ikastaro berria martxan da. 2020-2021 ikasturteko orain arteko eskaintzaz gain, aipatutako ikastaroa eta migratzaileentzako hastapeneko klaseak eskainiko dituzte, eskualdeko AEK euskaltegietan. 
B2 eta C1 mailako klaseak goizez izango dira, asteko bi egunetan. Horrez gain, bi astean behin ordu erdiko tutoretza jasotzeko aukera izango dute ikasleek. Klaseak gainera, bi ordukoak izango dira, eta ikastaroari atzo eman zitzaion hasiera. 
Euskera ikasi edo hobetu nahi duten ororentzat dago zuzenduta ikastaro hau, titulua edo ziurtagiria eskuratu nahi dutenez gain noski. 

Dirulaguntzak %100erainokoak 
Dirulaguntzak matrikularen %100erainokoak izatera irits daitezkeela adierazi dute Hernanialdeko AEK euskaltegiek. 
Aipatutakoaz gain gainera, autoikaskuntzako ikastaroak ere eskaintzen ditu Hernanialdeko AEKk, «klaseetara joateko zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduta».
Bizi dugun osasun alarma dela eta, euskaltegietako gela guztiak egungo osasun egoerara egokituta daude, eta beharrezko neurri eta produktuez horniturik daudela ere azaldu dute, «ikasle eta irakasleen segurtasuna bermatze aldera». 

Kontaktua interesa duenarentzat 
B2 edo C1 maila ateratzeko, zein euskera hobetu edo ikasi nahi duen orok Hernanialdeko AEK euskaltegietan izena eman nahi badu, deitu 607 592 864 telefonora, edo gerturatu Hernani, Astigarraga, edo Urnietako AEKren bulegoetara.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!