Eguraldia

Gaur elurra egingo du Urumea bailara osoan zehar eta alerta horia iragarri dute izotzagatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00
Aste honetan ateratako argazkia, Adarratik.

Euskal Autonomia Erkidegoa, alerta horian dago, izotzagatik eta tenperatura baxuengatik.Nafarroan berriz alerta laranja ezarri dute, -10 gradu arteko tenperaturagatik.

Tenperaturak nabarmen egin du behera azken asteetan Urumea bailara osoan. Astebururako oraindik ere gehiago jaitsiko dira tenperaturak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan alerta horia iragarri dute. Nafarroan berriz, alerta naranja ezarri dute -10 gradu arteko tenperaturagatik.

Gaur, elurra egingo du maila baxuetan, 200 metrotik behera, batez ere, egunaren bigarren partean eta barnealdean, eta elurra Euskal Herriko hondartzetan ere ikusteko parada izango da. Prezipitazioak hegoaldetik helduko dira eta, goizean zehar prezipitazio gutxi botako du. Arratsaldetik aurrera, ordea, denean egingo du.

 

Nafarroan, alerta naranja

Hotzagatik, elurragatik eta haizeagatik alerta naranja ezarri dute, eta asteburuan ere hotzetik jarraituko du. Foru Gobernuak protokoloak aktibatu ditu eta herritarrei «alferrikako mugimenduak» saihesteko eskatu die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!