Bihartik aurrera martxan berriro, Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 6a, 00:00

Egitarau berezia izan dute Hernaniko eta Astigarragako Gaztelekuek, Gabonetako oporraldiaren hasieran; eta atseden ere hartu dute, egun seinalatuetan. Astigarragan, urtarrilaren 2an ekin zioten urte berriko programari, eta gaur jai egingo badute ere, bihar emango diote segida, lagunkirekin, 17:00etatik 20:00etara. Hernanin, aldiz, gaur arte egon da itxita Gaztelekua, eta bihar ekingo diote urtarrileko programazioari. Baina hilaren 21era arte, lokala itxita izango dute, obrak tarteko; eta beste toki batzuetan egingo dituzte jarduerak. Bihar, esaterako, topagunea egingo dute Biterin; eta etzi txapa tailerra, kultur etxean hori ere, 16:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!