Gaur eta bihar itxiera lehenago, taberna eta dendek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 5a, 00:00

Gabonetako gainerako egun seinalatuetan bezala, neurri bereziak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, gaurko eta biharko ere. Horrela, bi egunetan, arratsaldeko 18:00etan itxi beharko dituzte dendak zein jatetxe eta tabernak, beranduenez. Bihar, gainera, ezingo dituzte ireki goizeko 09:00ak baino lehen. Nafarroan, berriz, azkeneko asteotako neurri berberak izango dira indarrean, egun hauetan ere: iluntzeko 21:00etan itxiko dituzte dendak, eta 22:00etan tabernak eta jatetxeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!