Indarrean sartu diren neurrien arabera, patinete elektrikoak ibilgailu izango dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 4a, 08:23

Herenegun sartu ziren indarrean patinete elektrikoetarako arau berriak. Horien arabera, patinete horiek ibilgailuen izaera dute eta, beraz, galtzadatik joan beharko dute, espaloietan ibiltzea debekatuta izango dute eta. Gainera, ez da derrigorrezkoa izango kaskoa erabiltzea, eta asegururik edo matrikularik izatea ere ez da beharrezkoa izango. Dena den, ez da onartuko patinetean joatea ez hiri-arteko bideetan, ez hirietako eremuetako tuneletatik barrena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!