Abisu horia mantenduko da gaur arte, elurte arriskua dela eta

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 4a, 08:22

Azken egunetan prezipitazioak, tenperatura baxuak eta elurteak izan dira protagonistak, Urumea Bailaren ere. Zurituta agertu dira bailarako hainbat mendi, eta herritarrek neguko arropa jantzi eta  elurrarekin jolasteko aprobetxatu dute. Hala ere, gaurko egunera arte 500 metrotik behera egon daitekeen elur-arriskuagatik abisu horia mantenduko du Euskal Autonomia Erkidegoak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!