Enaitz Goñi, 3garren Euskadikoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 28a, 00:00

Enaitz Goñi, Haigor Aranguren eta Adnan Mustafic. Argazkia: Txintxarri

Enaitz Goñi hirugarren sailkatu zen Euskal Herriko Distantzia luzeko txapelketan, absolutu mailan. 33:59ko denbora egin zuen 3.000 metrotan eta Haigor Aranguren donostiarra eta Adnan Mustafic bizkaitarraren atzetik sailkatu zen Lasarteko igerilekuan. Bihar, Gabonetako Nazioarteko Sarian ariko da igerilari hernaniarra, Paco Yoldi igerilekuan, Donostian, baina beste estilo eta distantzia batean. 100 metro bizkar eran ariko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!