Onddi mendian ere agertu da jatorri ezezaguneko monolito misteriotsua

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 28a, 00:00

Onddi mendi bidean agertu zen monolitoa eta mendizaleek argazkiak atera zizkioten.

Mendizaleek ezusteko galanta hartu zuten Onddi mendiaren inguruan, aurretik Utah edo Errumanian agertutako monolito berdina ikusi zutenean. 

Bailarako mendizaleek ezusteko galanta hartu dute Onddi mendian agertu berri den monolitoarekin. Aurretik Utah, Errumania, California eta Munduko beste hainbat txokotan azaldu zen monolitoa gurean ere azaldu da azkenean. 


Tontor bidean aurkitu zuten, mendiaren hegal batean, eta zur eta lur geratu ziren testigu batek adierazi zuenez. «Lasai hantzean gindoazen gailurrerantz eta bapatean zelaitxo batean monolitoa, inoiz ikusi gabea, aurkitu genuen parez-pare. Metalezkoa dela dirudi eta altura dezente du. Polita ere bada eta nork jarri duen hor jakitea gustatuko litzaiguke. Onddiruntz doan edonork ikusi dezake bidean eta askok dagoeneko ikusia dute». 


Oraindela hilabete bat, azaroaren amaiera aldera Utah-ko basamortuan agertu zen lehenengoa eta ondoren beste leku desberdinetan agertu dira. Azaltzen diren bezala, desagertu ere egiten dira. Beraz ikusi nahi duenak azkar ibili beharko du, Errumanian ere, hortik gutxira, hori bera gertau baitzen. 
Gogoratu behar da Onddin, Mulisko gainean multzo megalitikoa aurki daitekeela, trikuharri bat Pozontarriko lepoan eta zista bat mendiko gailurrean.
Monolito horren agerpena agian ez da kasualitatea eta horrekin zerikusia du

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!