Urtezahar-gauerako neurriak zorroztu berri ditu Nafarroako Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 27a, 00:00

Nafarroak ez ditu urte bukaeran Covid-19ari aurre egiteko neurriak erlaxatuko, azken egunetako bilakaera epidemiologikoa ikusita. Egunean 100 positibo berriak gainditzen ari dira berriro Foru Erkidegoan. Horrela, bi elkarbizitza talde ezberdineko sei pertsona elkartu ahal izango dira mahai inguruan gehienez, eta etxeratze-agindua 23:00etan izango da. Gainera, Foru Erkidegoaren mugek itxita jarraituko dute, Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!