Zutabe bat abiatuko da Astigarragatik, Martuteneko espetxera joateko

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 26a, 00:00

Martuteneko espetxetik Loiolara, kalejira antolatu du Sarek gaurko, goizeko 11:00etan abiatuta, Izan Bidea egitasmoaren barruan. Salatu nahi dute, guraso espetxeratuen haurren egoera berezia, COVID19a+urruntzea=umezurtz lelopean. Baina aurretik, kalejirarekin bat egiteko, zutabe bat abiatuko da Astigarragatik, Martuteneko espetxera elkarrekin joateko. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Kontxa Etxeberria plazatik abiatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!