Gure inguruko pertsonei beren burua solidariotzat jotzen duten galdetuz gero, ea arrazoi altruistekin konprometituak ote dauden, ingurumenarekin esate baterako, ziur gehienek solidarioak direla erantzungo luketela. Noski. Denok gure baitan pertsona onak garela uste dugu; baina, berez onak gara gizakiok, ala gurearekiko egoismoa irabazten ari da?
Gabonak hemen daude, ia nahi eta nahi ez solidarioak izateko garaia, eta aurten mundua erasotzen ari duen eta frenatu ezinean gabiltzan pandemia madarikatuarekin biziko ditugu. Nire ustez, ez da inoiz amaituko, gure esku baino ez badago. Onar dezagun, ostalaritza ixteak berdin digu; parkeetan, ikastetxeetako irteeretan eta merkataritza- guneetan biltzen jarraitzen dugu.
Sentitzen dut benetan ahalegintzen direnengatik, baina, oro har, gutxiegi Itzel bat merezi dugula uste dut. Administrazioak, udalak, gizarte eragileak eta gizabanakoak, denok gara erantzuleak, eta zuzenean goaz azterketa-errekuperaziora; izan ere, oraingoz, deialdi honen emaitza zero da elkartasunean, «Neurera noa» horretan, ordea, hamar.