Urtezaharreko afarian sei pertsona baino gehiago ezingo dira elkartu

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 24a, 00:00

Etxeratze agindua mantendu egiten da 22:00etatik 06:00etara, baina gaur gauean eta Urtezahar gauean 00:30etan ezarri da. 

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neurri berriak hartu dituzte gaur, bihar, Urtezahar eta Urteberri egunetarako. Atzotik, abenduaren 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 1era aukera egongo da Hegoaldeko lurralde historiko guztien artean mugitzea, baina bakarrik senideekin elkartzeko. Nafarroan, 2ra arte mugitu ahalko da. 


Agiri bat eraman beharko da aldean, norbera norekin biltzekoa den zehazten duena. Espainiara joaterik ere egongo da, baina baldintza berak bete eta agiria edukita.


Nafarroan etxeratze agindua 23:00etan dago ezarrita eta 01:30etan, gaur eta abenduaren 31n
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 22:00etatik 06:00etara ezarrita daukate etxeratze agindua, baina gaurko gauean eta abenduaren 31koan 00:30ak arte ibili ahalko da eremu publikoan. Nafarroan, muga bera edukiko dute, nahiz eta egun arruntetan ordubete gehiago duten (23:00ak arte). Nafarroako Gobernuak zehaztu du zirkulatu ahalko dela 01:30ak arte, «etxetik kanpo afaldu ondoren etxera itzultzeko». Tabernek eta jatetxeek gizabanakoek duten muga bera edukiko dute.


Gaur, bihar, 10 pertsona gehienez; abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, sei
EAEn, gehienez hamar pertsona bildu ahalko dira etxeetan gaur eta bihar. Baina, Urtezahar gauean eta urtarrilaren 1ean, gehienez sei. Nafarroan, hamarrekoa da muga.

Tabernek eta komertzioek 18:00etan itxi behar dute
Gaur, bihar, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, 18:00etan itxi beharko dute tabernek eta komertzioek. 

PCR proba egoitzara itzultzeko
Hegoaldean, senideekin egoteko egoitzetatik atera ahalko dira adinekoak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, PCR proba egin beharko dute egoitzara itzultzen direnean, eta berrogeialdian egongo dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!