Abenduaren 24an, jalgi Gudarien Plazara eta eraman euskera erdigunera

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 22a, 00:00

AEK-k antolatuta, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, euskerari nahi duena eskaini ahal izango dio herritarrak kutxa batean.

Hernanialdeko AEK-k abenduaren 24an, Gudarien Plazan kutxa bat jarriko du, herritarrak bertan euskerari nahi duena eskaini ahal izateko. «Euskera eta euskaldunok ertzetan ibiltzen ohitu gara. Badakigu erdigunea irabazi egin beharko dugula. Ez da nahikoa 'merezi' dugula uste izatea».


Gudarien Plazan ertz batean jarrita, euskera erdigunera eraman nahi du. Bertan herritarrak euskerari nahi duena eskaini ahal izango dio horretarako propio jarritako kutxan.


Horretarako ordutegi bat jarri dute. Honela, plazara abenduaren 24an, goizean 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara hurbildu daiteke jendea.


«Gure hizkuntzak plazaren erdian egoteko aukera izan dezan, guztion ahalegina behar du».


Kutxa horretan, herritarrak, euskerak norberari iradokitzen dion ekarpena utzi dezake. Nahi duena. «Zatoz eta eskaini, eskatu, iradoki, eman, idatzi, esan, sartu zure ekarpena. Taldeak, komunitateak egingo gaitu elkarbizitzaren eta bizikidetzaren partaide. Eta plaza leku ederra izan liteke euskeraren inguruan elkartzeko. Egiten duguna gara!» diote Hernanialdeko AEK-tik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!