Saio irekia asteazkenean, Gazte Plana osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 20a, 00:00
Asteazkenean izanen dute bilera Goizueta eta Aranoko gazteek.

Asteazkenean, Goizueta eta Aranoko gazteei zuzendutako saio irekia eginen da, arratsaldeko 18:30tan, Goizuetako Udalean. 

Leitzako Gazte Plana osatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du eta datorren astean, bi saio ireki eginen dira. 
Irailean hasitako prozesua fase ezberdinetan ari da garatzen. Lehenik gazteen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa osatu da, eta horretarako gazteek galdetegi bat bete dute. Horrez gain, hainbat elkarrizketa ere egin dira, azaroan zehar. 

Orain, planifikazio fasea
Planifikazio fasean sartuta, gazteei bideratutako bi saio ireki eginen dira. Lehena, bihar izango da, arratsaldeko 18:00etan Leitzako Herri Aretoan, hain zuzen. «Leitza eta Aresoko 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta». 
Bigarrena asteazkenean eginen da Goizuetako Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Saio hau berriz, Goizuetako eta Aranoko gazteentzat zuzendutako saio irekia izanen da. 

Parte hartzeko deialdia
Eskualdeko gazteei saio irekietara parte hartzeko deia luzatu nahi izan die Gazte Planeko antolatzaileek. «Saio hauen bidez, lortu nahi da bereziki gazteak bere ekarpena egitea Gazte Planean, ikuspuntu ezberdinak hausnarketara batu, eta planean txertatzeko proposamenak eginez», azaldu dute.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!