Erotikan Plax

«Zipriztin bat barrutik»

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 19a, 00:00

Izena:  Olatz Aiestaran Mujika

Jaio: 1986- 02-15

Bizitokia: Astigarraga, Urumea

Lanbidea: Gizarte Hezitzailea

 

Zer da zure lanetik plazer gehien ematen dizuna?

Adin txikikoekin nagoenean gauzak ondo ateratzen ari direla ikusteak.

 

Non eta nola izan da zure hezkuntza afektibo sexuala?

Ama nahiko liberala da eta beti egon da prest eta lagun arte konplizeetan ere asko ikasi dut.

 

Nolakoa jasotzen dute zuekin dabiltzan gazteek?

Nahiko mugatua oraindik, espazioa eta askatasuna falta da orokorrean. Lotsa, beldurrak, azaleratzeko muga pila...

 

Zer erakutsi dizute haiek zuri harremanetan aplikagarri?

Zein garrantzi duten emozioek harremanetan eta haienak bidelaguntzen, nireak identifikatzen ikasi dut.

 

Gazte lekua koordinatzen duzu, Koordinazioak laguntzen al du harreman erotikoetan?

Deskoordinazioa nahiago halakoetan.

 

Esku-hartzeak diseinatzen dituzu, zeinen eskua-hartzea maite duzu?

Bikotearena, seme alabena, lagunena...

 

Zer sentitzen duzu hori egitean?

Zipriztin bat barrutik.

 

Pin Ponean jolasten zarete gazteekin, eztabaidetan ere pin-ponean aritzen zara?

Bai, gainera argumentatzen jolastearen oso zalea naiz.

 

Ama bezala, zein malabare egin behar dira intimitatea topatzeko?

Hasieran oso zaila, baina koxkortzen doazen heinean errutina barruan zirrikituak topatzen saiatzen gara.

 

Bikote harremanean Tratu Onak indartzeko gakorik?

Errespetua, konfiantza eta gardentasuna, baita gatazkan ere.

 

Zein osagaiek goxatzen dituzte zuen lagun arteko afariak?

Ardo ona, janari goxoa eta nesken arteko hizketaldi erotikoetarako espazio segurua.

 

PLAZERREN PUTZUA

Pizten zaituen kirol bat?

TRX-a, Strong.

 

Muxu, miazkada, koxk  bakoitza nun?

Ezpainetan, sabeletik gora eta lepoan.

 

Harremanetan haizearen kontra edo alde?

Alde.

 

Gazia ala gozoa?

Gazi-gozoa.

 

Sutil ala zuzen?

Zuzen.

 

Plangintza ala inprobisazioa?

Plangintza.

 

Neguko solstizioan suaren inguruan dantzatzeko kanta bat?

Reggea dan edozer.

 

SEX-ALDIA BUKATU...

Irribarre batek...?

Pozten nau.

 

Askatuz gero...?

Hegan egingo nuke.

 

Tatxan! Eta orduan...?

Kanariar irletan eguzkipean.

 

SASIGALDERA

Zer esango zenioke bere seme-alaba sexualitatea natural lantzeko laguntza eske datorkizun lagun bati?

Entzuteko zein den beharra eta ikusten badu zailtasunak dituela erantzun egokiak aurkitzeko, Plax! Sexu eta Bikote Aholkularitza zerbitzuan lagun dezaketela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!