Urumea bailaran behar zuen aurten, Tokikom Sarien banaketa ekitaldiak, aurreko urteko saritu bezala: tokiko hedabideetan urteko edukirik onena izendatu zuten Kronikaren Urik gabeko urtegi, orain laborategi erreportajea, Artikutzari buruzkoa.
Baina COVID-19ak eragindako egoeran, sari banaketa online egitea erabaki du Tokikomek, eta gaur izango da hori. Saioa zuzenean ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, hemen bertan. Umore tonuan egingo dute, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek.
Hiru sari banatuko dituzte: idatzizko edukirik onena, portadarik onena, eta ikusentzunezko eduki onena. Eta aurten, laugarren sari bat ere banatuko dute, tokiko hedabideen irakurleen botoekin aukeratutako lanari emango diotena.