Webguneko papereko edizioa itxi egingo da, larunbatetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 16a, 00:00

Larunbat honetatik aurrera, itxi egingo da Kronika pdf formatuan irakurtzeko aukera. Zerbitzu hau Kronikalariek bakarrik erabili ahal izango dute.

20 urteko ibilbidea egin du orain arte Kronikak, eta aurrera pauso bat ematea erabaki du. 20 urteko bide honetan, Kronika herriarekin sortu eta osatu da, informazioa jasoz, hau helaraziz eta denon artean, komunikazio sare bat osatuz.

Baina aipatu moduan, urteak aurrera egin ahala, Kronikak hemerotekako prentsara sarbidea ixtea erabaki du, Kronikalariak erdigunera ekartze aldera. Izan ere, hauei emango zaie aukera bertan sartzeko, eta noski bertako  pdf-ak edozein momentutan irakurtzeko zein deskargatzeko. 

Hemeroteka www.kronika.eus webgunean aurkitu daiteke eta egunez eguneko prentsa dago bertan jasoa. Kronikalariek datozen egunetan jasoko dituzte beraien erabiltzaile eta pasahitza.

Bazkide guztiak dira Kronikalari, horrek esan nahi du, Doberako bazkide den oro, Kronikalari ere badela.

Beraz, Kronikalari izateko, pasa Kronika eta Doberako  bulegotik, deitu 943 33 08 99 telefonora, edo idatzi kronika@kronika.eus helbide elektronikora. Zure zain gaude, Kronikalari!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!