Ikastaro berriak, Hernanialdeko AEKn

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 15a, 00:00

Euskera ikasteko ikastaro berriak izango dira urtarriletik aurrera, Hernanialdeko AEKn, eta dirulaguntzak %100 artekoak izan daitezke.

Urtarriletik aurrera, B1 eta C1 mailako ziurtagiria prestatzeko ikastaro berriak eskainiko ditu Hernanialdeko AEK-k. 2020- 2021 ikasturteko orain arteko eskaintzaz gain, aipatutako bi ikastaro hauek eta migratzaileentzako hastepeneko klaseak eskainiko dituzte eskualdeko AEK euskaltegietan.
B2 mailako ikastaroak, astean bitan izango dira, goizez, 09:30etan hasi, eta 11:30etan amaituz. Horrez gain, bi astean behin orduerdiko tutoretza jasoko dute ikasleek. Eta C1 maila ere, astean bitan eskainiko da, goizeko 09:00etatik 11:00ak bitartean. Kasu honetan ere, bi astean behin irakaslearekin orduerdiko tutoretza egiteko aukera egongo da.
Euskera ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei bideratutako ikastaroak dira, titulua edo ziurtagiria eskuratu nahi dutenez gain. Dirulaguntzak gainera, %100erainokoak izatera iritsi daitezke.
Autoikaskuntza ikastaroak ere eskaintzen ditu Hernanialdeko AEK-k, «klaseetara joateko zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduta». Euskategietako gela guztiak, egungo osasun egoerara egokituta daude, beharrezko neurri eta produktuez horniturik.
Interesa izanez gero, deitu 607 592 864 telefonora, edo gerturatu, Hernani, Astigarraga edo Urnietako AEK bulegoetara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!