Euria ez zen oztopo izan, haurreskolako langileentzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Greba deialdia egin zuten STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek, abenduaren 10erako eta 16rako, Haurreskolak Patzuergo osorako. Hernaniko haurreskolak bat egin zuen grebarekin, eta Atsegindegin bildu ziren ostegunean, «Haurreskoletan negoziazioa orain!» pankartarekin. Salatu zuten, gerentzia berriak «aldebakarrez» hartzen dituela erabakiak, «langileen ordezkariekin ezer negoziatu gabe». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!