Lehiaketako irabazleak gaur ezagutuko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

'Zaintza pandemia garaian' proiektuaren baitan egin zen lehiaketa, eta gaur arratsaldean ezagutuko dira irabazleak.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko prebentzio programak eta berdintasun zerbitzuak abian jarri zuten Zaintza pandemia garaian proiektua. Helburua zen  «zaintza eta tratu onak balorean jartzea, pandemia garaian zaintzak izan duen garrantziaren inguruko hausnarketa bultzatuz». Horren bueltan, argazki lehiaketa antolatu zuten aranoarrentzat eta goizuetarrentzat. Guztira 17 argazki jaso zituzten, eta sari banaketa gaur izanen da Goizuetan.

Pantxika Lamurren klown ikuskizunean jakingo dira irabazleak nortzuk diren; izan ere, berezia egin nahi izan dute sari banaketa eta, beraz, emanaldia antolatu dute horretarako.

 

Klown ikuskizunean banatuko dira sariak

Aipatu moduan, pailazo ikuskizunean jakingo da argazki lehiaketako irabazleak nortzuk izan diren. Goizuetako eskolan izanen da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 12 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat dago zuzenduta, eta  ikuskizun horren funtsa da «umoretik pandemia garaian zaintzak bizitzaren sostengurako zenbaterainoko garrantzia duen islatzea; eta, beraz, tratu onak balorean jartzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!