Kultura

Etxeko txikientzat antzerkia izango da gaur Biterin eta bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

O! haur antzerkia eskainiko dute gaur Hernanin, eguerdiko 12:30ean. Erriberan, berriz, Muxi eta Tomax pailazoak izango dira, 17:00etatik aurrera.

Kultur agendaren baitan bi antzerki izango dira asteburuan etxeko txikienentzat. Hernanin, Biteri kultur etxean, O! haur antzerkia eskainiko dute, eguerdiko 12:30etik aurrera. Astigarragan, berriz, bihar izango da. Adi, grabatzen, ekin! izenburupean, Muxi eta Tomax pailazoen azken abentura eskainiko dute Erribera kulturgunean, arratsaldeko 17:00etan.

Gaurko eta biharko emanaldietarako sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira. Hernanin egingo denari dagokionean, 3 euroan erosi daitezke Biterin. Muxi eta Tomax pailazoena ikusteko, aldiz, sarrerak Erriberan egongo dira salgai gaur eta bihar artean; adin txikikoentzat 3 euroan eta helduentzat, 6 euroan. Kasu horretan, online erosteko aukera ere badago, www.astigarraga.eus webgunean. «Beti bezala, kantekin, dantzekin, magiarekin eta jolasekin primeran pasatzeko astia izango dute herritarrek», adierazi du udalak.

Hernaniko antzerkia 3 urtetik gorako haurrentzat dago zuzenduta eta Astigarragakoa, berriz, 4 urtetik gorakoentzat. Beraz, haurrek helduren batekin lagunduta joan beharko dute emanaldietara.

 

Helduen txanda,
datorren asteburuan

Erriberan Zaldi urdina antzerkia izango da abenduaren 19an, arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!