Segurtasun Sailak jakitera eman zuen, ostegunean Ertzaintzaren helikoptero batek txirrindulari bat ebakuatu zuela Pagoaga bailaran, iristeko zaila den eta baldintza klimatiko txarretan dagoen mendi eremu batean istripua izan zuela esanez.
Hernaniko Udaltzaingoa, Suhiltzaileak eta Ertzaintza txirrindulariari laguntza emateko mobilizatu ziren, eta, azkenean, EAEko poliziaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek eraman zuen «osasun-baliabideek artatu zuten gune seguru batera», helarazi zuten erreskateko arduradunek.